LHko 3. mailan Christmas Crackers egiten ari gara. Ingeleseko orduan ikasi dugunez, britaniarrek ohitura hori dute Eguberrietan: gozoki erraldoi itxurako opariak prestatzen dituzte eta, afalondoan, alde bietatik tiraka leherrarazten dituzte. Zati handiena lortzen duenak hartzen ditu barruko opariak (txiste edo mezu pertsonala, gozokiak eta paperezko koroa). Gure gelan hilaren 22an irekiko ditugu opariak. Gabonetako oporretan cracker batzuk egin nahi izanez gero, beheko loturatan topatuko dituzu jarraibideak, ingelesez.