Kategoriaren artxiboa: 3.zikloa

WE LOVE TEAM SPORTS AND TEAMWORK

Talde kirolei buruzko zalantzaren bat izanez gero, galdetu D ereduko 4. mailako ikasleei. Ia dena dakite Amerikan eta mundu zabalean jarraitzaile gehien duten talde kirolen gainean: baseball, cricket, hockey, lacrosse, volleyball, rugby… Ikerketa lana ordenagailu gelan hasi genuen, interneten lortutako informazioa posterretan landu genuen gero, eta ondoren ahozko aurkezpenak egin genituen gelan (in English, of course). Gure erakusketa eskolako bigarren solairuan ikus dezakezue, 4. mailako gelen ondoan.

GURE LANAREN ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

Iaz 5. mailan landu genuen gaia. Orduan Kattalin Agirreurretaren bisita jaso genuen. Kanadatik itzuli berria zenez, Calgary hirian zeraman bizimoduaz eta lacrosse kriolaz aritu zen gure eskolan. Rock, paper, scissors nola jolastu ere erakutsi zigun. Kattalin Ihabenekoa da (Basaburua), Larraintzarren ikasten du, baina oraintxe Frantzian dago hilabete batzuetarako. Ea bueltan berriro etortzen zaigun San Miguel eskolara bere esperientzia kontatzera.

KATTALINEN BISITAREN ALBUMA IKUSTEKO HEMEN

GURASO ELKARTEAK ANTOLATUTAKO POSTALEN LEHIAKETA

Jarraian irabazleak aurkezten dizikizuegu.

3 urte Manex Garcia Perez, 4 urte Aitor Ugalde Larrea, 5 urte Eder Gomez Goñi, 1.zikloa Leire Javier Segura, 2. zikloa Javier Uriz Soria, 3. zikloa Iris Otano Gutierrez  eta Bigarren Hezkuntzan Maray Enrique Ruiz.

Behean sakatu eta postal guztiak ikusteko aukera izango duzue.

 

 

POSTALEN BILDUMA

ASTE TXURIA 4. EGUNA

Kaixo familiak!

Gaur egun zoragarria izan dugu, zeru urdina eta eguzki bikaina. Elurra oso ongi zegoen eta argazkietan ikusiko duzuen bezala, gure eskiatzeko maila izugarri ona da. Diplomak eman dizkigute eta guzti! Arratsaldean a tope dantzatu dugu diskotekan, Erronkariko frontoian. Pena haundia dugu bagoazelako baina zuek ikusteko gogo haundia dugu ere. Muxu asko!

 4. EGUNEKO GALERIA