https://vimeo.com/211392972/settings/embed
Agoizko San Miguel eskolako 3. mailan Queen astea izan dugu. Batetik, Queen taldearen musika maite dugulako eta, bestetik, Her Majesty Queen Elizabeth II berbera izan dugulako gure gelan. We will rock you kantaren bitartez, ingelesa ezezeik beste hamaika kontu ere landu ditugu. Bideoan ikusiko duzunez, bularraldea alderik alde zabaltzen ari gara, emozioak askatzen, gure buruarekiko eta taldearekiko konfiantza indartzen, eta gorputz adierazpena lantzen. Eta, garrantzitsuena, giro onean hasten dugu eguna, irribarreak eta taupadak sinkronizatuz.