Kategoriaren artxiboa: 5 urte

Prestakuntza saioa Artigalekin

Josep Maria Artigal, Ready for a Story ingeleseko metodoaren sortzailea, gure eskolan izan da irakasleentzako prestakuntza saioa ematen. Artigalen metodoak ipuinen antzezpen kolektiboa du abiapuntu, eta aurten lehen aldiz ari gara erabiltzen gure eskolan. Artigal 3, 4 eta 5 urtetako geletan sartu zen, eta hainbat ikastetxeetatik etorritako hogei bat irakasleren aurrean erakutsi zigun nola egin antzezpenak eta bestelako jarduerak.

HAUR ESKOLAKOEN BISITA!

Atzo, Haur Eskolako lagunak etorri zaizkigu bisitan. Datorren urtean gehienak gurekin izango ditugu eta gela ezagutzera etorri dira. Iritsi direnean denak alfonbran eseri gara, gure izenak esan ditugu eta ondoren txokoetan aritu gara. Bildu ondoren, denok batera hamarretakoa hartu dugu. Jarraian patiora atera gara eta bukatzeko parkera. Han agurtu egin ditugu. Goiza berezia izan da.

SAMSUNG CAMERA PICTURESSAMSUNG CAMERA PICTURES

 

GALERIA