Kategoriaren artxiboa: 4 urte

IRUÑEKO ERRALDOI, KILIKI ETA BURUHANDIEKIN

https://vimeo.com/214992020/settings/embed

Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere Iruñeko Erraldoi, Kiliki eta Buruhandiak bertatik bertara ezagutzeko parada izan dute Haur Hezkuntzako ikasleek. Hiru eta lau urteko geletako umeek primeran pasatu zuten, egun berean Alde Zaharreko erraldoiak dantzan ikusteko eta Iruñeko autobus geltoki zaharreko parkean jolasteko aukera izan baitzuten. Hainbeste emozio eta irriren ondotik, leher eginda baina pozarren itzuli ginen Agoitzera.

GURASO ELKARTEAK ANTOLATUTAKO POSTALEN LEHIAKETA

Jarraian irabazleak aurkezten dizikizuegu.

3 urte Manex Garcia Perez, 4 urte Aitor Ugalde Larrea, 5 urte Eder Gomez Goñi, 1.zikloa Leire Javier Segura, 2. zikloa Javier Uriz Soria, 3. zikloa Iris Otano Gutierrez  eta Bigarren Hezkuntzan Maray Enrique Ruiz.

Behean sakatu eta postal guztiak ikusteko aukera izango duzue.

 

 

POSTALEN BILDUMA

Prestakuntza saioa Artigalekin

Josep Maria Artigal, Ready for a Story ingeleseko metodoaren sortzailea, gure eskolan izan da irakasleentzako prestakuntza saioa ematen. Artigalen metodoak ipuinen antzezpen kolektiboa du abiapuntu, eta aurten lehen aldiz ari gara erabiltzen gure eskolan. Artigal 3, 4 eta 5 urtetako geletan sartu zen, eta hainbat ikastetxeetatik etorritako hogei bat irakasleren aurrean erakutsi zigun nola egin antzezpenak eta bestelako jarduerak.