Kategoriaren artxiboa: 3 urte

GURBINDO ETXERA IRTEERA

Maiatzaren 12an, 3 eta 4 urtekoek aurtengo txangoa egin genuen. Goizean goiz autobusean atera ginen, eta Iruñean tren batean igo ginen. Tren honek Gurbindo etxera eraman gintuen. Bertan tailer ezberdinetan aritu ginen: ukuiluko animaliak ikusi genituen, 5 edukinontzitan materialak birziklatzeko sailkatu genituen, konposta nola egiten den ikusi genuen eta gainera letxuga bana landatu genuen. Horretaz gain hamarretako goxo-goxo izan genuen, sagarra, banana eta txokolatezko batidoa!

 

Gurbindo etxean lanean hainbeste aritu ondoren, gose ginen eta Iruñeako autobus geltoki zaharreko parkera joan ginen gure bokata goxoa jatera. Txintxo egon ginen oso, bokata guztiak jan genituen. Eta ondoren, jolastera! Ze gustura egon ginen!! Parke hori oso handia da, txirrista erraldoia du, autobusa, etxea, gaztelua… Gelditu gabe egon ginenez, neka-neka eginda bukatu genuen eta autobusean gehienak lo gelditu ginen. 

 

EGUN ZORAGARRIA PASA GENUEN, HURRENGOA NOIZ IRRIKITAN GAUDE!

 

Hona hemen argazkiak

 

3 URTE
4 URTE

Fruta eta Barazki Kaknpaina

Osasuntsu jan dezagun!
Apirilaren 14tik eta ikasturte bukaera arte, gure ikastetxeak Nafarroako Gobernuak anolatzen duen fruta eta barazki kanpainan parte hartuko du. Hezkuntza Departamentutik astero fruta jasoko dugu eta Haur Hezkuntzako ikasleek astean hirutan fruta hori gosalduko dute. Golden sagarra, Fuji sagarra,Konferentzia udarea, Banana, Laranja, Marrubia, Nektarina, Meloia, Sandia, Mertxika, Cherry tomateak, Marrubi-banana zukua, Laranja-azenario zukua oraingoan jasoko ditugu. Hori dela eta, astero jarraitzen dugun hamarretako programa moldatuko da. Hurrengoa jarraituko dugu:
Astelehena- fruta (eskolan banatuko da)
Asteartea-  fruta (eskolan banatuko da)
Asteazkena- bokata (etxetik ekarri)
Osteguna- fruta (eskolan banatuko da)
Ostirala- gailetak (etxetik ekarri)
Beraz, ikasturte bukatu arte zuek gailetez eta bokadiloez arduratuko zarete, eta beste hiru egunetan eskolan guk fruta emango diegu.
INFORMAZIO GEHIAGO