Kategoriaren artxiboa: 3 urte

ZUHAITZAREN EGUNA

Pasa zen martxoaren 19an gure zuhaitzaren egun berezia ospatu genuen. Urtero eta hirugarren urtez, 3 urtetan sartzen diren ikasleek zuhaitz bat landatu zuten ongi etorri gisara. Zuhaitz hori zaindu eta hazitzen ikusiko dute eskola etapa bukatu arte, DBHko 4 mailan.

Eguerdiko 12tan familiak eskolako haur parkera hurbildu ziren haien seme-alaben landatzea ikustera. Udaletxeko langileen laguntzaz zuhaitza landatu genuen. Ikasle bakoitzak bere lur eskukadareklin lagundu zuen eta zuhaitza zutitu genuen. Zuhaitzaren ondoan tokoi bat ere ipini genuen ikasle guztien izen abizenekin, egindako lana agerian gera zitezen.

ARGAZKI GALERIA

GURASO ELKARTEAK ANTOLATUTAKO POSTALEN LEHIAKETA

Jarraian irabazleak aurkezten dizikizuegu.

3 urte Manex Garcia Perez, 4 urte Aitor Ugalde Larrea, 5 urte Eder Gomez Goñi, 1.zikloa Leire Javier Segura, 2. zikloa Javier Uriz Soria, 3. zikloa Iris Otano Gutierrez  eta Bigarren Hezkuntzan Maray Enrique Ruiz.

Behean sakatu eta postal guztiak ikusteko aukera izango duzue.

 

 

POSTALEN BILDUMA

Prestakuntza saioa Artigalekin

Josep Maria Artigal, Ready for a Story ingeleseko metodoaren sortzailea, gure eskolan izan da irakasleentzako prestakuntza saioa ematen. Artigalen metodoak ipuinen antzezpen kolektiboa du abiapuntu, eta aurten lehen aldiz ari gara erabiltzen gure eskolan. Artigal 3, 4 eta 5 urtetako geletan sartu zen, eta hainbat ikastetxeetatik etorritako hogei bat irakasleren aurrean erakutsi zigun nola egin antzezpenak eta bestelako jarduerak.

HAUR ESKOLAKOEN BISITA!

Atzo, Haur Eskolako lagunak etorri zaizkigu bisitan. Datorren urtean gehienak gurekin izango ditugu eta gela ezagutzera etorri dira. Iritsi direnean denak alfonbran eseri gara, gure izenak esan ditugu eta ondoren txokoetan aritu gara. Bildu ondoren, denok batera hamarretakoa hartu dugu. Jarraian patiora atera gara eta bukatzeko parkera. Han agurtu egin ditugu. Goiza berezia izan da.

SAMSUNG CAMERA PICTURESSAMSUNG CAMERA PICTURES

 

GALERIA