Apirilaren 20n eta 21ean AHOTSA DANTZAN, GORPUTZA KANTARI tailerra izan genuen Oskar Estangaren eskutik.
Abesbatzako partaideek aukera ezin hobea izan zuten haien arteko harremanak sendotzeko eta era berean disfrutatzeko.

A-G ereduko 1 eta 2 Mailako ikasleak, apirilak 3an Kultur etxera joan ginen Euskadi eta Nafarroako narrasti eta anfibioen argazkien erakustaldia ikustera.
Han ikusi genuen espezie batzuk galtzeko zorian daudela, haietako batzuk gainera Agoitz herrian bertan bizi dira. Bisita oso didaktikoa izan zen eta argazkietan animalien informazio guztia oso ongi aztertu izan genuen.
Martxoaren 26an Agoizko kultur etxean bertsolari txapelketa izan genuen.
Honetan, eskolako D ereduko 6.mailako ikasleek parte hartu zuten.
Eskolan, bertsolaritza saioetan, bertso batzuk prestatu zituzten eta kultur etxean abestu zituzten.
Ikasleek gozatu zuten eta oso experientzia polita izan zen
Eskerrak eman nahi diezaiokegu Iker Gorosterrazuri, bertsolaritza irakaslea.
Apirilaren 20 eta 21ean AHOTSA DANTZAN, GORPUTZA KANTARI tailerra izango dugu.
Tailera kultur etxean izango da 11:00etatik 12:30etara.
Nafarroako abesbatzen federazioa eta APYMA diruz-lagunduta.
Abesbatzaren partaideek ez dute ordaindu behar.