admin 2-(r)en bidalketa guztiak

SHOW AND TELL

https://vimeo.com/220704552

Nork bere etxetik ekarritako objektu pertsonalen aurkezpenaren bidez, ahozko eta idatzizko adierazpena landu ditugu. Ez da erronka makala izan: jendaurrean hitz egitea ez da samurra, baina gainera ingelesez eta kameraren aurrean egin behar bada beldurgarria izan daiteke. Hala ere, astetik astera, konfiantza irabazten joan gara eta gauza mordoska ikasi dugu: nola entzun, nola egin galderak, etabar. Hiztegia aberastu dugu eta, batez ere, egindako akatsetatik ikasi dugu. Urtarrilean hasi genituen aurkezpenak eta ekainaren 14ean amaituko ditugu Saharari buruzko saio berezi batekin. Mila esker guztiei egindako ahaleginagatik. Thank you kids.

https://vimeo.com/220813796

ELKARREKIN MUGITZEN ETA GOZATZEN

https://vimeo.com/216618561/settings/embed

Pasa den ostiralean Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko bi arduradunen bisita jaso genuen eskolan. Ruben Goñik eta Ana Onaindiak bertatik bertara ikusi ahal izan zuten nola mugitzen eta dibertitzen garen elkarrekin, Eneko Gilek eta Maika Jimenezen abian jarritako programari esker. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak jo eta fuego aritu ziren dantzan, eta gainontzeko ikasle eta irakasleak ez ziren atzean gelditu. Ez dezatela esan Agoitz aldean ez garela mugitzen…

XEHETASUN GEHIAGO NAFARROAKO KIROLAREN ETA GAZTEARIAREN INSTITUTUAREN WEBGUNEAN

IRUÑEKO ERRALDOI, KILIKI ETA BURUHANDIEKIN

https://vimeo.com/214992020/settings/embed

Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere Iruñeko Erraldoi, Kiliki eta Buruhandiak bertatik bertara ezagutzeko parada izan dute Haur Hezkuntzako ikasleek. Hiru eta lau urteko geletako umeek primeran pasatu zuten, egun berean Alde Zaharreko erraldoiak dantzan ikusteko eta Iruñeko autobus geltoki zaharreko parkean jolasteko aukera izan baitzuten. Hainbeste emozio eta irriren ondotik, leher eginda baina pozarren itzuli ginen Agoitzera.

ZUHAITZAREN EGUNA

Hirugarren urtez,  aurten ere parte hartu dugu Agoizko Udalarekin batera antolatutako Zuhaitzaren Egunean.
Ekimen honen xedea eskola komunitatearen parte hartzea eta kontzientziatzea sustatzea da. Ekimen honen ezaugarri nagusia, zuhaitzaren landatzearen bitartez, naturari errespetua, hala nola, herri ondareari dagokion guztiari errespetua sustatzea da; pertsona/familia eta zuhaitzaren arteko lotura  sortuz.
Aste honetan Agoizko alkate Unai Lako gure eskolan izan da, Frontoi Parkean eta Angiluerreka bidean landatu genituen zuhaitzak babesteko konpromisoa jasotzen duen agiria banatzen.
ARGAZKI GEHIAGO HEMEN 

WE WIIL ROCK YOU

https://vimeo.com/211392972/settings/embed

Agoizko San Miguel eskolako 3. mailan Queen astea izan dugu. Batetik, Queen taldearen musika maite dugulako eta, bestetik, Her Majesty Queen Elizabeth II berbera izan dugulako gure gelan. We will rock you kantaren bitartez, ingelesa ezezeik beste hamaika kontu ere landu ditugu. Bideoan ikusiko duzunez, bularraldea alderik alde zabaltzen ari gara, emozioak askatzen, gure buruarekiko eta taldearekiko konfiantza indartzen, eta gorputz adierazpena lantzen. Eta, garrantzitsuena, giro onean hasten dugu eguna, irribarreak eta taupadak sinkronizatuz.