Ba al dakizu lore horiak urdin ikusten dituztela erleek? Eta 4.000 lore bisitatu behar dituztela ezti koilarakada bat egiteko? Eta marraskiloak ordubete behar duela 50 zm egiteko? Bitxia, ezta?
Gaztelaniako 3. eta 4. mailako ikasleak animalia ornogabeen gaineko proiektu bati ekin diogu, eta gauza pila ikasten ari gara. Ordenagailua, tableta eta mugikorra bera ere erabiltzen ari gara interneten informazioa bilatzeko. Hona hemen gelan erabiltzen ari garen zenbait webgune, zuen interesekoak izango direlakoan.