Inauteria

25 urte baino gehiagoko tradizioarekin ospatzen dugun jaia da inauteria.

Inauteria herriko jaiarekin kointziditzen duenean ospatzen dugu, eta astearte eta ostiralarekin tartekatzen dugu. Urte batez astartean ospatzen dugu, hurrengoan, ostiralean.

Asteartean ospatzen dugun horretan, Nafarroako inauteria hartzen dugu gai zentral bezala, eta maila bakoitzak Nafarroako herri bat ordezkatzen du. Herrian zehar kalejira bat egiten dugu eta ondoren dantza jaialdi bat ospatzen dugu. Dantzak, mozorroekin ordezkatzen dugun herri bakoitzekoak izaten dira.

Ostiralean ospatzen den urtean, aurten kasu, zentroak gai orokor bat aukeratzen du eta maila bakoitza gai horren inguruko pertsonairen bat aukeratzen du mozorrorako.

Aurten inauteria otsailaren 28an ospatu genuen, 9:00- 14:30 odutegiarekin. Egun horretan ikasleri osoak zentroan bazkaltzen du eta 14:30tan etxera doa.

Goizean kalejira bat ospatuko dugu (eguraldiak uztekotan), ondoren dantza eta musika  jaialdia ospatuko dugu kiroldegian eta guztiok ohikoa den txistorra – tortila bokata bazkalduko dugu. Programa hortxe duzue.

Aurten aukeratutako gaia musikalak izan dira, hori dela eta, maila bakoitzak musikal bat ordezkatuko du, eta bere dantzak horrela babestuko du.

 

2017 GALERIA

2016 GALERIA

Agoitzeko I.P web