CORO TXIKI / ABESBATZA TXIKIA

 AGOIZKO SAN MIGEL TXIKI ABESBATZA. Historia. 1987-2016

LOGO

San Migel Txiki Abesbatza Agoizko ikastetxean sortu zen, 1987an, Ikastetxeko eta geroko DBHko ikaslegoaren artean musika koralaren zaletasuna pizteko asmoz.

Hasieran ikastetxean, geroxeago herriko eta kanpoko ekitaldietan hartzen du parte.

Eskolako zein herriko jarduerak, jaialdiak, Gabon Kanta lehiaketak eta Nafarroako hainbat herritan emandako kontzertuak izan dira Abesbatza honen lanaren lekuko.

Halaber, Abesbatzak herriko zenbait elizkizunetan ere parte hartzen du, Jaunartzetan eta Errege egunean esate baterako.

Aipatutakoaz gain, orokorrean a kapela abestuak, Abesbatza Txikiak bestelako esperientzia politak ere izan ditu. Hala nola: Jesusen zazpi hitzak gurutzean, lehengo Pablo Sarasate orkestrarekin lagunduta eta Jimmy Potxolo kantata, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin Donostian, beste hogeita hamar Abesbatzarekin batera. Azken emanaldi hau 1998 urtean izan zen.

Euskal Herriko eta beste nazio batzuetako folkloreaz interpretatzeaz gain, polifonia ere aurki daiteke bere errepertorioan.

Gabon Kanten Leihaketa desberdinetan hartu du parte hainbat herritan: Beriain, Uharte, Iruñea, Burlata eta Agoitz, besteak beste. Aipatutako azken bi herrietan sariduna suertatu zen.

Ohikoa da Agoitzen Abesbatza Txikia beste edozein kultur talderekin batera ikustea. Honela, urtero entzun daiteke Agoizko Mariano García Musika Bandarekin batera Gabonetako Kontzertuan, agoizkoek izugarri apreziatzen dutena, edota San Miguel Abesbatzarekin batera Las siete palabras de Dubois, hirugarren hitza interpretatzen.

Abesbatza Txikia Nafarroako Abesbatzen Elkarteko kidea da 2012 urtetik eta 2012 urtean bere hogeita bost urteurrena ospatu zuen.

Gaur egun, hirurogei umez osaturik dago. Bederatzi urterekin has daitezke, DBH bukatu arte. Ume abeslarien artean oso profil desberdinak aurki ditzakegu, nahi duen guztiak sartu ahal baitu Eskolako Abesbatza den honetan.

Abesbatzaren lehen zuzendaria Aitziber Martxueta Luquin dugu. Lanetik erretiratu zenean, ordurako Ikastetxeko musika irakaslea zen Eva Leatxe Beortegiri pasatu zion lekukoa. Egun, Eva Leatxe dago zuzendari lanetan.

AGOIZKO SAN MIGEL TXIKI ABESBATZAREN HELBURUAK

Abesbatza Txikiaren helburuak oso zabalak dira, herriko Ikastetxean sortu eta garatzen baita. Hauexek dira, besteak beste, nabarmentzen direnak:

  • DBHI San Migel Ikastetxeko ikaslegoaren Abesbatza kantua eta musika zaletasuna sustatu, bultzatu eta eragin.

  • Bere kideen arteko giza harremanak eta elkarlana sustatu.

  • Haurren musika hezkuntza osoan lagundu gune publiko batean.

  • Hezkuntza oso baten garapena sustatu jardueraren bidez.

  • Autonomia pertsonala, adimen emozionala eta talde lana indartu adin, kultura eta egoera sozio-afektibo ezberdinetako haurrekin.

  • Elkarbizitza eta ingurukoekin armonian zerbait ederra eraikitzeko gogoa haurrengan sustatzea.

  • Kalitatezko kultur aisia sustatu eta, honekin batera, hainbat herri nafar eta hainbat arte talderekin lan egiteko aukera eskaini.

ZUZENDARITZA: Abesbatza Txikiaren etorkizuna ahalbidetu zuen belaunaldi aldaketa berri on bat

Agoizko San Miguel Abesbatza Txikiaren zuzendaritzan bi pertsona aritu dira, belaunaldi aldaketa aberasgarri baten protagonista bihurtuz Abesbatzarako.

Sortzailea Aitziber Martuxeta Luquin izan zen, 1950ean Urdiainen jaioa. Berak dioen moduan, bere lehen kantu eskola herriko Parrokian izan zuen D. Pedro Lázcozekin, ordurako, solfeoan etxekoen artean hasia bazen ere.

Agoizko San Migel Ikastetxean aritu zen irakasle eta bere ikasleen artean musikarekiko maitasuna bultzatzenahalegindu zen, ikastetxean denboraldi baten ondotik Zentroaren izen bereko Haur Abesbatza hau sortuz.

Agoizko San Miguel Abesbatzaren kide urte aunitzez, bertan garatu zuen bere musika koralarekiko pasioa. Manoli Jimeno, Agoizko San Miguel Abesbatzaren zuzendari izana urte aunitzez, bere maisutzat jotzen du, harengandik izugarri ikasi zuen bere geroko zuzendari lanen gainean aipaturiko Abesbatzan.

2011 urtetik Agoizko San Miguel Abesbatzaren zuzendari lanetan aritzen da.

Beste alde batetik, zuzendaritza ikastaro desberdinak burutu ditu Javi Busto, Eva Pitlin, David Azurza eta Igor Ijurrarekin.

LEKUKOA PASATZEA: AITZIBERRENGANDIK EVARENGANA

Irakasle gisa erretiratu eta gero, eta egun zentroko musika irakaslea den Eva Leatxe Beortegirekin batera zuzendari aritu ondotik, Aitziberrek testigua pasatu dio hari.

Egungo Abesbatzako zuzendaria Agoizko San Migel Ikastetxeko musika irakasle da 1995 urteaz geroztik. Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan pianoa, solfeoa eta harmonia ikasi zitte, bertze gaien artean.

Nafarroako Irakaskuntzako Abesbatzako, Coro de Cámara Aizagako eta Agoizko San Miguel Abesbatzako koru kantaria izan da eta azken honen kide da egun ere.

Teknika hobetzeko, Nafarroako eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteek antolatutako hainbat ikastaroetan hartu du parte, Besteak beste:

  • Aproximación al trabajo coral infantil. Maite Ocaren eskutik.

  • Curso de técnica vocal. E. Muñozen eskutik.

  • Iniciación coral. Aita Sagüésen eskutik.

  • Haur tailerra. David Azurzaren, Javi Bustoren eta Gloria Larramendiren eskutik. Estella-Lizarra.

  • Abesbatzen Txikien sekretuak. Eva Pitliken eskutik. Tolosa.

  • Haur Abesbatzaren sustapena. Imanol Elizasuren eskutik.

 

EMANALDIAK ETA FORMAKUNTZA

2010etik, Abesbatza Nafarroako Abesbatzen Elkarteko kidea da.

2012an, 25. Urteurrena ospatzeko, ondoan zehazten diren emanaldiak burutu zituen. Hauek arrakasta handikoak izan ziren.

  • Haur Abesbatzen Topaketa. Parte hartzaileak: San Miguel Txiki Abesbatza, Elizondoko Abesbatza Txikia eta Iruñeko Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatza.

  • Txangoa: Senda Viva.

  • Jimmy Potxolo Ipuin Musikalaren ikuskizuna. Instrumentu taldeak eta Agoizko Irati Antzerki Taldeak lagunduta.

  • Urteurrena ospatzeko Gabonetako Kontzertua.

jimmy 20122012. 25. Urteurrena. Jimmy Potxolo

Nafarroako hainbat herritan abesteaz gain: Leitza, Atarrabia, Oronotz-Mugaire, Uharte, Burlata, Elizondo, Tutera, Orkoien, Monreal, Orotz-Betelu, Biskarret, Urrotz…, besteak beste, Abesbatza Txikiak beste emanaldi bereziak ere eskaini ditu.

  • 1999an, Iruñeko Gayarre Antzokia, La Pamplonesarekin batera.

  • Ejea de Los Caballeros herriko Abesbatzen Topaketa.

  • 1998an, Donostian, “Jimmy Potxolo” kantatan hartzen du parte, hogeita hamar haur Abesbatza gehiagorekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lagunduta.

  • Agoitzen bertan, Abesbatza Txikiak herriko talde kulturalekin batera lan egin du maiz.

  • Gabon kantu lehiaketetan: Uharte, Beriain, Iruñea, Burlata eta Agoitz. Azken bi hauetan sariak lortu zituen.

  • Sarasate Orkestrarekin Duboisen zazpi hitzetan parte hartzen du, hirugarren hitza abestuz.

Abesbatza Txikiaren kideek formakuntza saioak izan dituzte, besteak beste:

  • Agoizko San Migel Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatutako Mugimendu eta gorputz-espresioa lantzeko tailerra.

  • Haur Abesbatzaren sustapena. Imanol Elizasuren eskutik. 2010ean eta 2012an.

  • Mugimendu libre, gorputz-espresioa eta ahotsa, Oskar Estangaren eskutik. 2016.

Agoitzeko I.P web