Responsive Image
San Miguel-IESO Agoitz ikastetxe publikoa eskualdeko ikastetxe publikoa da, eta Haur Hezkuntzako,
Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapak ematen ditu (3-16 urte) A, G eta D
ereduetan, eta Agoitz, Urroz-Villa, Artzibar, Lónguida, Urraul Garaia eta Beheko Harana, Izagaondoa eta
Lizoain-Arriasgoiti bailaretako ikasleak hartzen ditu.
Ikastetxeak ezaugarri hauek ditu: aniztasuna, hurbiltasuna eta berotasuna, eta kalitatezko hezkuntza-
zerbitzua eskaintzeko konpromisoa, arreta ikasleen garapen integralean jarriko duena, eta lehentasuna
izango du ekimena, autonomia eta gaitasun kritikoa duten pertsonen prestakuntzak, egungo munduaren
erronkei aurre egiteko, gizarte- eta ingurumen-konpromisoagatik nabarmentzen direnak eta ingurunea
eraldatzen laguntzeko gai direnak.
San Miguel-IESO Agoitz ikastetxe publikotik eskola-komunitatearen parte-hartze demokratikoa,
eskualdeko eragileekiko lankidetza, ikasleen errendimendu akademikoa etengabe handitzea, pertsonen
banakako desberdintasunei arreta eta inklusioa ematea, komunitateko kide guztien ongizatea lehenetsiko
duen elkarbizitza-giro positiboa lortzea, aro digitalaren errealitateari eta erronkei aurre egiteko
prestakuntza, eta gure eskualdea ezaugarritu duen ondasun historikoetako bat, euskal kultura eta
hizkuntza zaintzea, oinarri dituen ikastetxe-eredu baten aldeko apustua egiten dugu.
Horrela, eskualdearentzat erreferentziazko zentroa izan nahi dugu, gertuko zentroa eta bertan bizi diren
pertsonen beharren zerbitzura dagoena. Era berean, San Miguel-IESO Aoiz Ikastetxe Publikoa Nafarroako
gainerako ikastetxeentzat ere erreferente izan dadin lan egin nahi dugu.