Kategoriaren artxiboak: 6.maila

GLOBOFLEXIA

Kaixo lagunak:

Saio koloretsua gaurkoa! Artista paregabea izan dugu gurekin eta puxikekin olagarroak eta loreak egiteko aukera izan dugu. Eztanda eta susto ugari izan ditugu baina azkenean lortu dugu egitea.

Begira-begira zeinen ongi pasatu dugun!

Hurrengo arte, 6B ikasleak

 

WE LOVE TEAM SPORTS AND TEAMWORK

Talde kirolei buruzko zalantzaren bat izanez gero, galdetu D ereduko 4. mailako ikasleei. Ia dena dakite Amerikan eta mundu zabalean jarraitzaile gehien duten talde kirolen gainean: baseball, cricket, hockey, lacrosse, volleyball, rugby… Ikerketa lana ordenagailu gelan hasi genuen, interneten lortutako informazioa posterretan landu genuen gero, eta ondoren ahozko aurkezpenak egin genituen gelan (in English, of course). Gure erakusketa eskolako bigarren solairuan ikus dezakezue, 4. mailako gelen ondoan.

GURE LANAREN ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

Iaz 5. mailan landu genuen gaia. Orduan Kattalin Agirreurretaren bisita jaso genuen. Kanadatik itzuli berria zenez, Calgary hirian zeraman bizimoduaz eta lacrosse kriolaz aritu zen gure eskolan. Rock, paper, scissors nola jolastu ere erakutsi zigun. Kattalin Ihabenekoa da (Basaburua), Larraintzarren ikasten du, baina oraintxe Frantzian dago hilabete batzuetarako. Ea bueltan berriro etortzen zaigun San Miguel eskolara bere esperientzia kontatzera.

KATTALINEN BISITAREN ALBUMA IKUSTEKO HEMEN