Kategoriaren artxiboak: 4.maila

MUGI GORPUTZA ETA IZAN ONTSA!

D ereduko 4. mailako ikasleak giza hezurdura eta giharrak ikasten ari gara, eta horrekin lotuta, osasuntsu egoteko ohiturak ere ikasiko ditugu. Giharrak eta hezurdura ikaseko edota errepasatzeko webgune baten esteka uzten dizuegu.

HEZURDURA ETA HEZURRAK LANTZEN

GIHARRAK LANTZEN

Las alumnas y alumnos de 4º de modelo D estamos trabajando en el esqueleto y los músculos, y unido a ello, hábitos saludables para poder estar bien fuertes y sanas/os. Os dejamos un enlace para trabajar, de momento los huesos, en euskera.

WE LOVE TEAM SPORTS AND TEAMWORK

Talde kirolei buruzko zalantzaren bat izanez gero, galdetu D ereduko 4. mailako ikasleei. Ia dena dakite Amerikan eta mundu zabalean jarraitzaile gehien duten talde kirolen gainean: baseball, cricket, hockey, lacrosse, volleyball, rugby… Ikerketa lana ordenagailu gelan hasi genuen, interneten lortutako informazioa posterretan landu genuen gero, eta ondoren ahozko aurkezpenak egin genituen gelan (in English, of course). Gure erakusketa eskolako bigarren solairuan ikus dezakezue, 4. mailako gelen ondoan.

GURE LANAREN ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

Iaz 5. mailan landu genuen gaia. Orduan Kattalin Agirreurretaren bisita jaso genuen. Kanadatik itzuli berria zenez, Calgary hirian zeraman bizimoduaz eta lacrosse kriolaz aritu zen gure eskolan. Rock, paper, scissors nola jolastu ere erakutsi zigun. Kattalin Ihabenekoa da (Basaburua), Larraintzarren ikasten du, baina oraintxe Frantzian dago hilabete batzuetarako. Ea bueltan berriro etortzen zaigun San Miguel eskolara bere esperientzia kontatzera.

KATTALINEN BISITAREN ALBUMA IKUSTEKO HEMEN

GURASO ELKARTEAK ANTOLATUTAKO POSTALEN LEHIAKETA

Jarraian irabazleak aurkezten dizikizuegu.

3 urte Manex Garcia Perez, 4 urte Aitor Ugalde Larrea, 5 urte Eder Gomez Goñi, 1.zikloa Leire Javier Segura, 2. zikloa Javier Uriz Soria, 3. zikloa Iris Otano Gutierrez  eta Bigarren Hezkuntzan Maray Enrique Ruiz.

Behean sakatu eta postal guztiak ikusteko aukera izango duzue.

 

 

POSTALEN BILDUMA