Kategoriaren artxiboak: 3.maila

EGIPTO LANTZEKO WEB INTERESGARRIAK / INTERESANTES SITIOS WEB PARA TRABAJAR EGIPTO

3.mailako ikasleek txanelako 2.proiektua ikasten gaude eta Egiptori buruzko gauza asko ikasten ari gara!

Hemen dituzue, oraindik gauza gehiago ikasteko webgune interesgarri batzuk:

https://vimeo.com/110872208 (Egiptoko zibilizazioa: uztak, piramideak, faraoiak…)

Jarraitu irakurtzen EGIPTO LANTZEKO WEB INTERESGARRIAK / INTERESANTES SITIOS WEB PARA TRABAJAR EGIPTO

MI HISTORIA

Los alumnos/as de 3º de Castellano han trabajado durante 15 días el tema de “Mi historia”.

Cada alumno/a ha recogido información de sus familias, fotos…, etc., y han realizado un lap-book donde se refleja el trabajo realizado.

Como es natural, se han sentido muy bien porque es algo de ellos. Han puesto mucho interés y están contentos con el resultado.

 

SHOW AND TELL

https://vimeo.com/220704552

Nork bere etxetik ekarritako objektu pertsonalen aurkezpenaren bidez, ahozko eta idatzizko adierazpena landu ditugu. Ez da erronka makala izan: jendaurrean hitz egitea ez da samurra, baina gainera ingelesez eta kameraren aurrean egin behar bada beldurgarria izan daiteke. Hala ere, astetik astera, konfiantza irabazten joan gara eta gauza mordoska ikasi dugu: nola entzun, nola egin galderak, etabar. Hiztegia aberastu dugu eta, batez ere, egindako akatsetatik ikasi dugu. Urtarrilean hasi genituen aurkezpenak eta ekainaren 14ean amaituko ditugu Saharari buruzko saio berezi batekin. Mila esker guztiei egindako ahaleginagatik. Thank you kids.

https://vimeo.com/220813796

WE WIIL ROCK YOU

https://vimeo.com/211392972/settings/embed

Agoizko San Miguel eskolako 3. mailan Queen astea izan dugu. Batetik, Queen taldearen musika maite dugulako eta, bestetik, Her Majesty Queen Elizabeth II berbera izan dugulako gure gelan. We will rock you kantaren bitartez, ingelesa ezezeik beste hamaika kontu ere landu ditugu. Bideoan ikusiko duzunez, bularraldea alderik alde zabaltzen ari gara, emozioak askatzen, gure buruarekiko eta taldearekiko konfiantza indartzen, eta gorputz adierazpena lantzen. Eta, garrantzitsuena, giro onean hasten dugu eguna, irribarreak eta taupadak sinkronizatuz.