Kategoriaren artxiboak: 1.zikloa

JORNADA JARRAITUA

Pasa zen abenduaren 15ean ostirala, Kultur Etxean, Iharduera Jarraiaren inguruko hitzaldia Ikastetxeak antolatu zuen. Bertan eskolako Zuzendaritza eta irakasle talde batek atxikitua doan proiektua aurkeztu zuen.

Gogoratzen dizuegu urtarrilean bozkatuko duzuela eta 2 bozka mota izanen ditugula:

  • Idazkaritzako Buzoian urtarrilaren 16, 17an, 8:45etatik 19:30etara

  • 18an Ikastetxean presenziala , 8:45etatik 19:30etara.

Proiektua aurrera atera ahal izateko, ikasle erroldaren %60ak alde bozkatu behar du.

Onartzekotan datorren ikasturtean 2018-19an ezarriko da. Proiektua kurtso bukaeran ebaluatuko da eta atzera botatzea eskatzen bada, aurten bezala egingo genuke: inkesta familiei pasa eta %60 inguruan aldatzearen alde agertuko balitz, aldatzeko prozesua hasiko ginateke.

Eskertu nahi diogu APYMAri bilera egunean jarri zuen haurtzaindegi zerbitzuagatik. Horri esker bai gu eta bai familiek parte hartu izan zuten deitutako hitzaldian.

¿Sabías q_- Bazenekien_

PROYECTO JORNADA CONTINUA AOIZ Def

NARRASTI ETA ANFIBIOEN ERAKUSTALDIA

A-G ereduko 1 eta 2 Mailako ikasleak, apirilak 3an Kultur etxera joan ginen Euskadi eta Nafarroako narrasti eta anfibioen argazkien erakustaldia ikustera.

Han ikusi genuen espezie batzuk galtzeko zorian daudela, haietako batzuk gainera Agoitz herrian bertan bizi dira. Bisita oso didaktikoa izan zen eta argazkietan animalien informazio guztia oso ongi aztertu izan genuen.

 

 

 

 

GURASO ELKARTEAK ANTOLATUTAKO POSTALEN LEHIAKETA

Jarraian irabazleak aurkezten dizikizuegu.

3 urte Manex Garcia Perez, 4 urte Aitor Ugalde Larrea, 5 urte Eder Gomez Goñi, 1.zikloa Leire Javier Segura, 2. zikloa Javier Uriz Soria, 3. zikloa Iris Otano Gutierrez  eta Bigarren Hezkuntzan Maray Enrique Ruiz.

Behean sakatu eta postal guztiak ikusteko aukera izango duzue.

 

 

POSTALEN BILDUMA