Archivo de la categoría: AZKEN BERRIAK

ALAITZ OLAIZOLAREN IPUINAK LANTZEN

Martxoaren 7an gure artean izango dugu Alaitz Olaizola idazlea. Hori dela eta, berak idatzitako bi liburu landuko ditugu hirugarren zikloan: «Autobusaren zain» eta «Denboraren makina». Liburuak iadanik gurekin ditugu eta 5. eta 6. mailako geletakoen artean elkar trukatuko ditugu. Ondoren, gelan liburuetan ageri diren antzerkiak landuko ditugu!
El día 7 de marzo tendremos la oportunidad de tener con nosotr@s a la escritora Alaitz Olaizola. Por ello, en el tercer ciclo trabajaremos dos libros suyos: «Autobusaren zain» y «Denboraren makina». Los libros ya los tenemos y a medida que los vayamos leyendo haremos intercambio de libros entre las clases de 5º y 6º. Después, ¡trabajaremos en clase los teatros que aparecen en ellos!

Pintura erakusketa Bilaketa-ko Salvador Gutierrezen eskutik

 

Kaixo! Urtarrilaren 26an, ostiralean, 5. mailako guztiok Kultur Etxera joan gara, Bilaketak duen margolanen erakusketa ikustera, urteroko lehiaketaren irabazle batzuk. Aurretik aukeratu genituen margolanak, eta Salvadorrek azaldu digu pazientzia handiz, margoak abstraktuak ala figuratiboak diren, nola dauden eginak, nola kokatu ongi ikusteko… Oso ongi pasa dugu Kultur Etxean!

¡Hola! El viernes 26 de enero las alumnas y alumnos de 5º hemos ido a la Casa de Cultura a ver una exposición de cuadros de Bilaketa, algunos ganadores del concurso anual. Antes, habíamos elegido las pinturas y Salvador nos ha explicado con mucha paciencia, si las pinturas eran figurativas o abstractas, cómo estaban hechas, cómo colocarlas para verlas mejor… Nos ha gustado mucho.